2.12.15

PRAKTIKA GARAIAN EGINDAKO TAILERRA

Praktika garaian egindako tailerrari buruz hitz egingo dut. Lehenik eta behin, praktiketara joan aurretik, ideia hau geneukan: ingurumenaren kutsadurari eta birziklapenari buruzko bideo bat jartzea bakoitzari egokitu zitzaion klasean. Baina, eskoletara joan ginenean, konturatu ginen gai asko asko landuta zegoela eta ikasleek gogo handiagoarekin parte hartzeko, beste idea bat bururatu zitzaigun. 

Hori dela eta, tailerra guztiz aldatu genuen. Azkenean, irratiari buruz egin genuen. Nire taldeko bi pertsonen eskoletan, Talaia eskolan eta Cristóbal Gamón eskolan, irratia lantzen dute. Orduan, ikasleekin irratsaio bat egin eta irratiaren inguruan lan egin zuten. Aldiz, San Ignacio ikastetxean, hau da, nik praktikak egin ditudan eskolan, ez dute irratia lantzen, eta beraz, irratia lantzearen garrantziaz eztabaidatu genuen klasean. Ikasleen iritziak jaso nituen gai honi buruz eta ondoren, sortutako blogean argitaratu genituen. 

Aipatu dudan bezala, praktikan garatutako tailerra blog berri batean argitaratu dugu, bertan irratsaio osoa jarriz, iritziak... Bloga hemen ikusi dezakezue:


Tailerra gauzatzeko orduan, irakasleak hamar puntuko dekalogo bat aurkeztu zigun. Puntu horiek, gure tailerrak bete behar zituen. Blog berrian, hasierako ideia, irratsaioa eta eztabaidaz gain, dekalogoaren hamar puntuak nola bete diren ala ez azaldu dugu. 


1.12.15

TALDEKO ARGAZKI ELKARRIZKETA

Gure taldean eztabaidatu eta gero hauek dira hamar momentu teknologia erabiltzen ez ditugunak: 

1. Koadrilakin egotean: zerbait hartzen dugunean edo lagunekin hitz egitean.




2.Kirola egitean teknologiak alde batera uzten ditugu.





3. Familiarekin egotean.



4. Irakurketa: irakurtzen dugunean teknologiak alde batera uzten ditugu kontzentrazioa ez galtzeko.





5.Ikasketak: azterketa daukagunean kontzentrazioa ez galtzeko ez ditugu teknologiarik erabiltzen.



6. Bazkari berezietan







7. Hondartza



8. Bizikletarekin ibiltzean.



9. Momentu berezietan.



10. Festak.