Portfolio

Kaixo, Larraitz Aristeguieta naiz, Donostikoa. Magisteritza Unibertsitatean ikasten dut eta 2.mailan nago. Blog hau IKT klasean sortu dugu eta hemen hainbat gauza argitaratu ditut. Lana bakarka eta taldeka egiten dugu. Orain arte hainbat sarrera idatzi ditugu, hala nola, nire haurtzaroari buruzko oroimenak eta teknologia, denbora lerroa, teknologia eta generoa, symbaloo, Amara Berri eskola, Aduna eskola... Portfolio honen helburua, orain arte egin ditugun gauzak azaltzea da.

Lehenengo astean, bloga sortu eta word-eko zenbait ezaugarri landu genituen,besteak beste, aurkibidea nola jartzen den, grafikoak eta taulak nola egiten diren, etab. Bestalde, zotero programa ezagutu genuen, bai eta bere erabilpena landu ere. 

Hurrengo saioan, blogeko gure lehenengo sarrera egin genuen.  Gure haurtzarora bueltatu behar ginen eta garai haietan egiten genuena gogora ekarri behar genuen, teknologiaren arloari begira, hau da, txikiak ginenean erabiltzen genituen teknologia adierazi eta gaur egungoarekin konparatu.

Jarraian denbora lerroa sarrera azaltzeari ekingo diot. Capzle programa erabili behar genuen eta gure bizitzan bizitako une ezberdinen argazkiak hartu behar izan genituen eta hauek denbora lerro batean ezarri. Hau gogora hainbat momentu oso onak ekarri zizkidan burura.

Nire hurrengo sarrera teknologia eta generoa du izena. Hemen hausnarketa bat egin behar genuen gure iritziarekin. Jarraian taldeko beste kideekin gura iritzia konpartitu eta hainbat ondorio atera behar genituen movenote eta Cmap Tools bat eginez.

Symbaloori dagokionez, programa hau erabiltzen nuen lehen aldia izan zen. Bertan, normalean erabiltzen ditugun aplikazioak eta programak jarri behar genituen. Lehenengo, banakako Symbaloo egin genuen eta ondoren,  taldeka jarri eta amankomunean genituen programak eta aplikazioak taldeko PLEA batean bildu genuen.

Bi eskoletatik bi hitzaldi eman zizkiguten. Lehenengo hitzaldiari dagokionez, Amara Berri eskolatik Amando etorri zitzaigun eskola horretako sistemaren berri ematera. Bertan erabiltzen zituzten hedabideak azaldu zizkigun eta baita hedabide hauek antolatzeko eraz. Bigarren hitzaldiari dagokionez, Iñaki Pagolak Aduna eskolatik etorri zitzaigun. Eskola horretan libururik ez dituztela erabiltzen kontatu zigun eta beraien antolaketa nolakoa zen.

Praktikaldietara joan baino lehen egin beharreko azken jarduera saio praktikoetan argazki-elkarrizketa izan da. Teknologia gabeko 10 egoera aukeratu behar genituen. Egoera horiek argazki eta deskribapen txikien bitartez, adierazi genituen. Aitortu beharra dago, zaila egin zitzaigula, izan ere, egora ia guztietan erabiltzen ditugu. 

Urriaren 6an, saio teorikoa eduki genuen. Bertan, Aingerurekin egon ginen eta hainbat bideo ikusi genituen pribatasunari buruz. Gero, blogean saio horretan egin genuena idatzi genuen eta bertatik ateratako ondorioak ere.

Praktika garaian, tailer bat antolatu genuen. Tailer hau irakasleak erakutsitako dekalogo baten hamar puntuak bete behar zituen. Hasiera batean, ingurumenaren kutsadurari eta birziklapenari buruzko bideo bat jartzea bururatu zitzaigun. Baina, eskoletara joan ginenean, gai hau asko landuta zegoela ikusi genuen eta beste gai bat hau baino interesgarriago izango zela ikasleekin lantzeko pentsatu genuen.

Azkenean, tailerra guztiz aldatu genuen eta irratiari buruz egin genuen. Gure taldeko bi pertsonen eskoletan, Talaia eskolan eta Cristóbal Gamón eskolan, irratia lantzen dute. Hori dela eta, eskolan ikasleekin irratsaio bat egin eta irratiaren inguruan lan egin zuten. Aldiz, San Ignacio Ikastetxean ez dute irratia lantzen eta hori dela eta, irratia lantzearen garrantziaz eztabaidatzen egon ziren.

Hau guztia jasotzeko, blog berri bat sortu genuen. Honako hau da bloga: http://praktikak4.blogspot.com.es/

Hau izan da gure blogetan egindako sarrera guztiak. Oso erabilgarria iruditu zaigu bloga eta aplikazio eta programa ezberdinak ezagutzeko balio izan digu. Honez gain, praktiketan tailerra garatzea asko gustatu zait eta oso interesgarria gai ezberdina delako.






1 iruzkin:

  1. Kaixo Larraitz:

    Zer jaso eta idatzi gure blogetan? Hau oso inportantea izango da zuen blogak ebaluatzerakoan
    Hemen duzue laburki gutxienezko elementuak bikain egiteko zuen blogak:
    · Taldekideen blogaren helbideak
    · Beste helbideak: e-Portafolio blogaren helbideak ( adibidez)
    · Etiketak ( derrigorrezkoa, oso inportantea direlako)
    · Paginas/orriak portfolioarekin: laburpen bat kontatuz zer egin den eta estekak erabiliz eman kontatzen duzun ebidentziak

    SAIO PRAKTIKOEI DAGOZKIENA
    Sarrerak:
    1. Lehengo asteko egindako lanari buruz ( Daniel Losadarekin landutakoa)
    2. Oroimen autobiografikoak
    3. Genero eta teknologia
    4. Denbora Lerroa ( Capzles edo beste baliabide erabiliz)
    5. Bakarkako PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    6. Taldeko PLEa ( Symbaloo erabiliz)
    7. Mapa kontzeptuala (eta MOVENOTE)

    SAIO TEORIKOEI DAGOZKIENA:

    Sarrerak:
    · Amara Berriko ( Amando Paviaren hitzaldia)
    · Adunako Eskola ( Iñaki Pagolaren hitzaldia)
    · Argazki-elkarrizketa

    Oso itxura ona dauka zure blogak, Animo eta
    laster arte

    ErantzunEzabatu