NIRE HAURTZAROARI BURUZKO OROIMENAK ETA TEKNOLOGIA
Kaixo Larraitz naiz Donostiakoa, Grosekoa hain zuzen. Donostian jaio nintzen, baina lau urte izan arte Pasaian bizi izan nintzen. Eskola hasteko momentua iritsi zen, lagun berriak egiteko unea. Urduri samar nengoen lehenengo egunean. Nire motxila hartu eta nire amarekin Josefinesetara abiatu nintzen. Berehala lagunak egin nituen, eta Haur Hezkuntza zenez, marrazkiak, jokuak, abestiak, dantzak... egiten genituen.
Urteak pasa ziren eta sei urte bete nituen. Haur Hezkuntza bukatu, eta Lehen Hezkuntza hasteko unea iritsi zen. Marrazkiak eta antzerkiak egitetik, liburuak erostera pasa nintzen. Lehen Hezkuntza beldurra ematen zidan, ez nekielako zaila edo erraza izango zenik. San Ignacio ikastetxera abiatu nintzen liburuz betetako motxilarekin. Bertan, klaseak mahaiez eta aulkiez betetak zeuden. Pixkanaka teknologia nire bizitzan sartzen hasi zen. Lanak egiterako orduan, batzuetan ordenagailuak erabiltzen genituen.
LHn, irakasle berriak eta taldekide berriak izan nituen. Denak oso jatorrak ziren eta ez nituen arazorik izan lagunak egiterako orduan. Biderkatzen eta zatitzen ikasi genuen. Azterketak egiten genituen eta kurtsoan zehar hiru aldiz notak jasotzen genituen. Musika, matematikak, Ingelesa, Euskara, informatika eta beste hainbat ikasgai ematen genituen. Gehien gustatzen zitzaizkidanak musika eta informatika ziren. Informatika genuen bakoitzean, denak pozik joaten ginen klasera ordenagailuekin ibiliko ginelako. Word, paint eta beste hainbat programa erabiltzen genituen. Jokuak ere egiten genituen eta klaseak asko gustatzen zitzaizkidan. Klasean ikasten nuena praktikan jartzeko etxeko ordenagailua erabiltzen hasi nintzen. Berehala nire lehenengo mugikorra oparitu zidaten, deitzeko bakarrik erabiltzen nuena.
DBH hasi eta askoz gehiago ikasten hasi ginen. Ordenagailuak gero eta nabariagoak izaten hasi ziren. Matematika tailerra egiten genuen ordenagailu bidez, eta hainbat eragiketa egiteko programa desberdinak ezagutu genituen. Power Pointak egiten ikasi genuen eta aurkezpen ederrak egiten genituen argazkiak eta bideoak erabiliz. Oso ondo gogoratzen ditut gauza horiek. Mugikorrak ere, gero eta hobeagoak ziren eta hori dela eta, gurasoek kamera eta whatsappa zuen lehenengo mobila oparitu zidaten.
Musika aparatuei dagokionez, lehenengo mp3-a izan nuen. Hau, musika entzuteko bakarrik balio zuen. Urteak pasa eta mp4-a eta mp5-a atera ziren. Hauek bideoak, argazkiak, pelikulak, musika entzuteko eta abar erabiltzen ziren. DBHn nengoenean, eskolara joateko nire mp4-a erabiltzen nuen musika entzuteko. Aurrerago, Ipod-a atera zuten eta berehala erosi zidaten. Hau, ordenagailu bat bezala zen, kamera, interneta, jokuak eta abar zituen.
LHn, musika irakasgaia liburuen bitartez lantzen genuen, baina DBHn musika tailerra egin nuen eta horretarako ordenagailua erabiltzen genuen abestiak egiteko. Txikia nintzenean, parkera joaten nintzen lagunekin jolastera. Gaur egungo haurrek, etxean gelditzen dira Play Stationera edo Wiira jolasten.
Gaur egun daukadan mugikorra denetarik dauka. Gehien erabiltzen ditudan gauzak Whatsapp, twitter, facebook eta instagram dira. Txikia nintzenean, gauza hauek ez nituen erabiltzen. Bakarrik mugikorraren kamera erabiltzen nuen. Ikusi daitekeen bezala aldaketa izugarriak izan dira.
Beraz, gaur egungo teknologia duela urte askotako teknologia baino askoz garatuagoa dago. Hala ere, esan beharra dago, teknologia denbora guztian berritzen doala eta etokizunean izugarrizko berrikuntzak izango dituela.