Teknologia eta generoa guztiz lotuak egon dira beti. Txikia nintzenean ez nintzen gai honi buruz gehiegi ohartzen, baina urteak igaro ahala gero eta lotura handiagoa ikusten dut bi gai hauen artean.
Sei urterekin, nire lehenengo Game boy makina oparitu zidaten. Izen hau mutilentzako jokoa esan nahi du. Gero, Nintendo atera zen, betiere neskentzako eta mutilentzako ezberdinduz. Mutilentzako urdin kolorea eta neskentzako arrosa kolorea. Beraz, nire lehenengo Nintendo makina arrosa izan zen.

Ezberdintasun hauek ere jokoetan ematen dira. Makinentzako edo ordenagailuentzako jokoak beti mutilentzako edo neskentzako dira. Adibidez, arropa saltzearen jokoa neskentzako da eta akziozko jokoak mutilentzako.
Gainera, normalago ikusten da mutilak makinekin jolastea neskak haiekin jolastea baino. Play Station beste adibide bat da. Mutilentzako Call of Duty, GTA edo horrelako jokoak daude eta neskentzako aldiz, Los Sims, sukaldaritza jokoak eta abar. Esan beharra dago joko gehienetan mutilak neska salbatzen dutenak direla. Adibidez, Super Mario Bros jokoan Mario da printzesa salbatzen duena.
Gaur egun, teknologia garatzen doa, baina ezberdintasun hauek jarraitzen dute. Nire ustez estereotipo hauek guztiak alde batera utzi behar ditugu, genero berdintasuna bultzatuz, azken batean denok berdinak gara eta.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina