Hasteko Amandok Amara Berriko sistemaren berri eman zigun. Kontatu zigunaren arabera, ikasleak txokoetan lan egiten dute. Amara Berrin adin-nahasketa nabarmena da, hau da, 5.mailako ikasleek beste mailako ikasleekin lan egiten dute. Adin-nahasketari esker, 6.mailan dagoen ikasle batek adibidez, 5.mailan dagoen beste ikasle bati gauza berrian irakatsi diezaioke, honek lehen urtean ikasi baititu. Hemen, testu- libururik gabe lan egiten dute. Lan bakoitzak zertarako bat du, eta hau lortzeko ikasleek elkarlanean aritzen dira.
Hau azaltzen bukatu zuenean, Amandok hedabideen azalpena ematera ekin zion. Erabiltzen dituzten hedabideak lau dira: telebista, irratia, prentsa eta txikiweba. Hedabide hauek ikasleek bere kabuz kudeatzen dituzte. Hedabide hauek helburu zehatz batzuk ditu: eskolan egiten diren lanei zentzua ematea (irteera bat) eta IKT-en munduan sakontzea.
Hedabide hauek egunero irekitak daude eta ikasle guztiek parte hartzen dute bertan. Gainera, eskola osorako zerbitzu bat dira. Dena ondo funtzionatzeko eta ondo bideratzeko ikasleak antolatuak daude. Bikoteka eta zikloka antolatuak daude, bikote bakoitzak ziklo bereko baina maila desberdineko ikaslez osatua dagoelarik. 2.ziklokoak irratia lantzen dute eta 3. ziklokoek prentsa, telebista eta txikiweba.
Orain hedabide bakotzaren ezaugarriak aipatzera ekingo diot:
-Egunkaria: Egunero imprimatzen da eta kazetariak 3. zikloko lau ikasle dira. Ikasle bakoitzari egun horretako egunkaria imprimaturik ematen zaio etxera emateko. Egunkariak eduki desberdinak ditu: txisteak, asmakizunak, entrebistak, argazkiak...
-Irratia: Auzoan FM 107,2an emititzen da. Gainera, Web orrian ere entzun daitezke. Bertako teknikariak 2.zikloko bi ikasle dira.
-Telebista: Gela guztietan ikusten da eta irratia bezala, Web orrian ere ikusi daiteke. Kameralariak 3.zikloko lau ikasle dira. Grabatu eta editatu egiten da.
.-Txikiweb: 2 egunetan gauzatzen da eta bertako webmasterrak 3.zikloko ikasleak dira. Txikiweba ikasleen Weba da eta bertan, egiten diren ekintzen argazkiak, telebistan grabatutako programak eta abar daude.


nik argaziki eta marrazkiak jarriko nituzke. Uste dut garbia eta erakargarriagoa da hola eginez gero. Amara berriko web orritik atera ditzakezu eta txertatu idazlanen
ErantzunEzabatu